Kupo banaketa horizontalaren eredua Kontzertu Ekonomikoaren lehen aroan (1878-1937): 1925eko berriztapena

Egileak

  • Mikel Erkoreka

Laburpena

Artikulu honetan, Kontzertu Ekonomikoaren lehen indarraldi fasean funtzionatzen zuen kupo banaketa eredua analizatzen da (1878-1937). Behin kupoa Estatuarekin adosturik, lurralde bakoitzak egin beharreko ekarpena, ardatz horizontalean, Aldundien artean erabakitzen zen. Ekarpen koefiziente horizontalen banaketak errotik baldintzatzen zuen Aldundien autonomia finantzario tartea, eta ondorioz, haien gastu ahalmen propioaren bilakaera. Analisia, 1925eko kupo berriztapenaren ondorioz adosturiko banaketa horizontalaren kasu azterketan oinarrituko da.Giltza-hitzak: Kontzertu Ekonomikoa. Itun Ekonomikoa. Autogobernua. Kupoa. Ekarpenak. Banaketa horizontalaren eredua.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2019-12-20