Guipúzcoa deportiva y aristocrática urtekaria: Emakume modernoaren moda (1926-1932)

Egileak

  • Leire Arberas UPV/EHU

Laburpena

Artikulu honen helburua modaren bitartez Guipúzcoa deportiva y aristocrática (1926-1932) urtekariak hiriko baliabide ekonomiko handiko emakumeen irudiaren bilakaera nola adierazten duen aztertzea da. XX. mendearen lehen herena emakumeen historian momentu erabakigarria izan zen genero femeninoaren irudi tradizionala desegiten hasi zelako eta eraldaketa hori modan islatu zen. Prentsako kasu honek emakumeen eboluzioaren nondik norakoak ezagutzea eta frogatzea ahalbidetuko digu. Gainera, Primo de Riveraren Espainia kontserbadoretik aldentzen zen Donostia kosmopolita, turistiko, dotore eta modernoak analisi honetarako eszenatoki biribila eskainiko digu.Hitz gakoak: moda, emakumea, Donostia, modernizazioa, Guipúzcoa deportiva y aristocrática, XX. mendearen lehen herena.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2019-12-20