Emakume zientzialariak euskal ziber hedabideetan. Saretu behar den hiru erpineko ikerketa: informazio iturriak
Authors
Maider Eizmendi Iraola
Euskal Herriko Unibertsitatea
Keywords:
Generoa, zientzia-kazetaritza, ziber-hedabideak, emakume zientzialariak.
Abstract
Azken urteetan ugaritu egin dira emakume zientzialarien inguruan komunikabideek eskaintzen duten irudiaren inguruko azterketak. Emakume zientzialariez ziber-hedabideek eskaintzen duten irudia bere osotasunean aztertzeko beharrezkoa da, noski, azken urteetan eraldaketa esanguratsuak ezagutu dituzten hiru alorretan arreta jartzea: emakumeak komunikabideetan duten tokian; zientzia-kazetaritzaren ezaugarrietan eta gora-beheretan; eta komunikabide digitalen garapen prozesuan. Ikerketa honetan, informazio iturrien baitan aipatu hiru alorretan gauzatzen diren harremanetako batzuei erreparatuko zaie gaiaren inguruko bibliografiari errepaso eginda.