Ikerlan honek online aurki daitezkeen euskarazko itzultzaile automatikoak aztertu nahi ditu, haien ezaugarri nagusiak zehazteko xedez; halaber, ikerlanak nabarmendu egin nahi ditu zein diren erabiltzaileari parte hartzeko aukera ematen diotenak testuak aberastu eta makinak egindako itzulpenaren kalitatea hobetzeari begira. Lankidetzako plataforma adimentsuak dira, eragin sozial handia dutenak.