Fernando Elosu mediku anarkista (Bordale 1875- Baiona 1941)
Laburpena
Etxalarretik Baionarat etorri Rosa Antonia Elosuren eta Ernest Lafont Baionako mediku eta deputatuaren semea zen, Bordelen sortua 1875ean. Bordalen mediku ikasketak burutu (1900) eta Alduden hasi zen lanean eta Baionara itzul. Baionan gaizki hartu zuten anarkista zelakotz eta ez elizatiarra. Militantea izan zen : Giza eskubiden elkarte, herri unibersitatean, mitinak eta mintzaldi. Denek gerla gogoan Alemaniari Alzazia eta Lorena kentzeko eta garai haietan bekatu mortala izana gatik, pazifizta agertzen zen. Libraturik 65 urtekoa zelarik presondegitik, zortzi egunen buruan hil zen. Bere kontrako kasetek berek goretsi zuten behartsuen mediku bezala eta bere jendetasuna gatik. Suzanne bere alaba medikua, Baionako udalean, historiako lehen emazte hautetsia izan zen. Hitz gakoak: Medikua, anarkismoa, Baiona, giza eskubideak##submission.downloads##
##submission.additionalFiles##
Argitaratuta
2019-02-05
Zenbakia
Atala
Artículos