Araba eta Gipuzkoako agintariak 1930eko hamarkadako enplegu krisiaren aurrean
Laburpena
Artikulu honetan zehar, 1930eko hamarkadako krisiak Araba eta Gipuzkoan izandako eragina eta honen aurrean garaiko agintariek harturiko neurri sorta aztertuko dira. Batez ere, enplegu bulego publikoen eraginkortasunean eta herri lanen erabileran zentraturik. Krisiak ondorio nabariak izan zituen egitura industrial dibertsifikatuagoa zuen Gipuzkoan. Araban aldiz, krisia, industriala baino gehiago, uzta txar eta landa munduko gorabeherekin loturik egon zen.Hitz Gakoak: Langabezia, 1930eko hamarkada, krisi ekonomikoa, Araba, Gipuzkoa, Aldundiak, II. Errepublika, enplegu bulegoak.Argitaratuta
2019-12-20
Zenbakia
Atala
Artículos