Gipuzkoako 1936ko “izu urdinaren” bi kasu alderatuta: Beasain eta Arrasate

Auteurs

  • Jon KORTAZAR BILLELABEITIA UPV/EHU

Résumé

Artikulu honetan, Gipuzkoan 1936ko uda-udazkenean gertatu izan ziren bi kasu errepresibo konparatuko ditugu, bi herri ezberdinetan eman zirenak: Goierri eskualdeko Beasain bata, eta bestea Deba Garaiko Arrasate. Bi herri hauek, ordurako populazio tamaina handia zutenez, euren eskualdeetako herririk populatuenak izanik, antzeko fisonomia zuten: biak ziren Gipuzkoako industrialtzearen aitzindari, eta beraz, langile mugimendu indartsu bat izan zuten. Baina jaso zuten errepresio motarekiko ere nahiko antzekoak ziren euren artean: biak momentuko errepresio bortitz eta handia jaso baitzuten. Artikulu honetan bi kasuen antzekotasunak eta ezberdintasunak ikertuko ditugu Gipuzkoan izan zen errepresioari buruz argazki zehatzago bat jaso dezagun. Hitz gakoak: Beasain, Arrasate, 1936, gerra, errepresioa

Téléchargements

Fichiers supplémentaires

Publiée

2019-02-05