Hibridazio metodologiaren esperimentazioa euskarazko komunikabide batean

Authors

  • Idoia Davila Uzkudun
  • Garikoitz Rivera Soñora
  • Mikel Uralde Arrue
  • Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitatea

Keywords:

hibridazioa, euskal hedabideak, berrikuntza, gazteak, euskara

Abstract

Hibridazioa da ekonomia arloan gero eta gehiago erabiltzen ari diren berrikuntzarako metodologia bat. Elkarrekin inolako zerikusirik ez daukaten bi edo hiru enpresa edo sektore elkartzen dira, produktu berritzaile bat asmatzeko, bi edo hiru aldeen probetxurako. Metodologia hori esperimentatu nahi izan da euskarazko komunikabideetan. Berria egunkaria aukeratu da esperimentazioa egiteko. Berria-k sare sozialetan duen jarduna eta gazteek Berria-rekin duten harremana aztertu ondoren, hibridaziorako proposamen batzuk egin zaizkio euskarazko egunkariari, kontuan hartuta gazteek batez ere sakelako aplikazioak erabiltzen dituztela. Hainbat bilera eta elkarrizketen ondotik, erabaki da hibridazioa egitea Tabakalerarekin. Ez da lortu ezer sortzea ahalegin horretatik, baina etorkizunerako pista batzuk eman ditu, metodologia hori lantzeari begira.

Author Biography

Eneko Bidegain, Mondragon Unibertsitatea

Ikus-entzunezko komunikazikoko irakaslea (kazetaritza, idatzizko komunikazioa, irratia)

Downloads

Published

2019-08-01

Issue

Section

Artículos