No. 6 (1997): Mediatika 6

Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.Lehenengo "Cuadernos de Sección. Medios de Comunicación" agerkaria 1984an argitaratu zen. Izenburu horrekin argitaratu ziren lehen bost aleak (1984-1995). Seigarrenetik aurrera (1997), izenburua aldatu zuen: Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación.2005tik, Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación aldizkaria, formato digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.
Published: 2017-09-22