Desde el paisaje industrial vivido a los nuevos entornos re-creados de ciudades para el futuro

Egileak

  • Isusko Vivas Ziarrusta Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. Facultad de Bellas Artes - Arte Ederren Fakultatea. Departamento de Escultura y de Arte y Tecnología - Eskultura eta Artea eta Teknologia Saila
  • Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unbertsitatea UPV/EHU. Facultad de Bellas Artes - Arte Ederren Fakultatea. Departamento de Escultura y de Arte y Tecnología - Eskultura eta Artea eta Teknologia Saila

Laburpena

Laburpena: Artikulu gisa aurkezten den ikerketa-lana garapen-fasean dagoen azterlan zabalago baten aurrerapena da, eta horren emaitzak (partzialak) testu honetan azalduko ditugu. Bere helburu nagusia hiri-birmoldaketa edo lurralde-berrantolaketa bidean dauden (post)industria-inguruneek etorkizunerako eskaintzen dituzten aukerak ikertzea da. Alderdi berritzaile bat izango da, hain zuzen ere, bizipen-enklabe hurbil horiek identifikatzea eta interpretagarriak egitea, bai berreskuratzeko irtenbide teknikotik, bai espazio horiek proiektatzeko ahalmena duten iruditeria batzuen garrantzitik, bai eta zientzia-fikziozko kontakizunetatik, batez ere zinematografikoetatik birsortzen diren agertoki eta eszena berrien segidak lekuko. Begirada horretan, ikuspegi estetiko artistikoak bahetutako pertzepzio mentalen ondorioz paisaia eraikuntza kulturaltzat hartzen duen alderdi teorikoa txertatzen da. Bizi izandako habitata utopia eta distopia futuristetarantz abiarazitako imajinario bihurtzen da, postmodernitatean berrasmaturiko hiri-paisaiaren kategoria estetikoak eguneratzen dituen pentsamenduaren ildoan. Giltza-hitzak: Paisaia. Hiria. Industria-espazioa. Kategoria estetikoa. Zientzia fikzioa. Imajinarioa. Etorkizuna. Aurria.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2024-01-30

##plugins.generic.recommendByAuthor.heading##