Zainak

Cuadernos de Antropología-Etnografía


Eusko Ikaskuntzaren Cuadernos de Sección (Saileko Koadernoak) 1982an sortu ziren, serieko agerkari gisa, Zientzia Saileko ikertzaileek eginiko ikerketak eta kanpo lanak ezagutarazteko. Era berean, gai espezializatuko ale monografikoak barne hartzen dituzte. Zientzia ikerketaren alorreko pertsonak, unibertsitate eta dagokion gaian interesa duten bestelako erakundeetakoak dira koaderno hauen hartzaileak. Serie bakoitza, dagokion Erredakzio Kontseiluak kudeatzen du.

Lehen Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía delakoa 1982an argitaratu zen. Lehen hamahiru zenbakiak (1982-1995) izenburu horrekin azaldu ziren. Hamalaugarren aletik aurrera (1997) izenburua berritu zuten: Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía.

2012tik, Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkaria, formato digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.

 

ISSN: 1137-439X

eISSN: 2443-9940

 

EUSKO IKASKUNTZA

SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS

SOCIÉTÉ D’ÉTUDES BASQUES

Palacio Miramar Jauregia

Miraconcha, 48. 20007 Donostia-San Sebastián

Tel. 943 31 08 55

Fax 943 21 39 56

Internet: http://www.eusko-ikaskuntza.eus

E-mail: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus