Irakurleentzako informazioa

Eusko Ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascos / Société d´Etudes Basques / Society for Basque Studies

Donostia-San Sebastián. ISSN: 1137-439X / eISSN: 2443-9940

Orientazioa eta esparrua

2013. urtetik aurrera, Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografia ikerketako aldizkari zientifikoa formatu digitalean argitaratzen da, eta 37. zenbakiarekin (2019 urteari dagokiona) OJS edizio-sisteman sartu da erabat, nazioarteko al-dizkari elektronikoen plataformetan gero eta presentzia handiagoa duena.

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkaria 2019tik aurrerako garai berrian zabalik dago antropologiatik, etnologiatik eta etnografiatik bereziki datozen ikerketetara; teorikoak, enpirikoak edo tokian tokiko landa-ikerketetara aplikatuak izan, nahiz eta ikuspegi antropologikotik uztartu daitezkeen beste diziplinekin lotzen diren proposamenak ere onartzen dituen, batez ere giza zein gizarte zientzien eta arteen arlokoak. Lanen izaera metodologikoa, edukien corpusak eta eztabaida kritikoak analisi soziokulturalaren dimentsioekin bat datozen hartzen da kontuan, gaur egungo gaiak zeharka gurutzatzen dituzten lerro eta garapenetan egituratuta, dizi-plina arteko hurbilketetan bereziki.

Zainak. Cuadernos de Antropología Etnografía aldizkariak eskuizkribuak uneoro onartzen ditu, eta pare itsu bikoitzen bidezko ebaluazio-sistema (peer review) gainditu ondoren, dagozkien zenbakiei esleitzen zaizkie. Ebaluatzaileek txosten arrazoitua idazten dute, eta, horren bidez, argitalpen-erabakiaren komunikazio argudiatua helarazten zaie autoreei. Urtero plazaratzen da sarean azarotik abendura bitartean argitaratzen den zenbaki bat. Aldizkariaren ataletan sar daitezkeen bildutako materialen araberako monografiko espezifikoak editatzea ikus daiteke, arlo antropologikoetan, gizartezientzietan eta, oro har, arteetan eta humanitateetan egin berri diren argitalpenei buruzko aipamen kritiko eta gogoetatsuak barne. Originalak bidaltzeko prozesua erraz erka daiteke aldizkariaren OJS orrira sartuta: ojs.eusko-ikaskuntza.eus/index.php/zainak/

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariko zuzendariak, Argitalpen Taldeak eta Erredakzio Kontseiluak helburu zein konpromiso irmoa dute antropologiako aldizkari zientifikoen plataformetan parte hartzeko eta nazioartean presentzia areagotzeko, aldizkariaren profila pixkanaka hobetuz eta argituz, dagozkion atalekin eta artikuluak hautatzeko politikarekin. Horretarako, beste erakunde akademiko eta elkarte zientifiko batzuekin loturak ezartzen dira, argitalpen-lanen eta proposamenen etorrera etengabe hobetzeko, ikuspuntu kuantitatibotik zein kualitatibotik, ordezko atalak dinamizatzen diren bitartean. Era berean, dagozkien zenbakiak diseinatu eta osatu ahala, hobekuntzak sartzen dira ikuskatzaileen esleipenari, ebaluazio-denborei, argitalpen-jarraibideei, egileekiko komunikazioaren arintasunari eta, batez ere, nazioarteko goi-mailako ikasketa-zentroetako presentziari, datu-baseei eta indexazioari dagokienez, kalitatearen nahiz berrikuntzaren eremuetan kualifikazioa lortzeko.


Aldizkariaren Argitalpen Taldea arduratzen da zenbaki bakoitzaren argitalpen-prozesua Erredakzio Kontseiluaren eta kanpoko ebaluatzaileen artean antolatzen eta banatzen, berau izanik edukien eta zenbakiaren egokitzapenaren azken arduraduna. Aldi berean, bai Argitalpen Taldeak bai Erredakzio Kontseiluak adituen panela aberasteko eta Nazioarteko Batzorde Zientifikoa eguneratzeko lan egiten dute.

EGITURAREN EGINKIZUN ORGANIKOAK: ZUZENDARITZA, EDIZIOA ETA KUDEAKETA

Zainak. Cuadernos de Antropologia-Etnografia aldizkariak kudeaketa eta zuzendaritza-organo batzuk ditu –kideen gehiengoa erakunde argitaratzailetik at daudenak– zenbaki bakoitzaren koordinazio zientifikoaz eta edizioaz arduratzeko.

Argitalpen Taldea arduratzen da ebaluazio eta argitalpen-prozesuan originalak jasotzeaz eta haien jarraipena egiteaz. Prozesu horren osotasuna zaintzen du. Argitalpen Taldea, gutxienez, aldizkariaren zuzendariak eta saileko editore batek osatuko dute. Argitalpen Taldearen eraketan editore batek edo batzuek har dezakete parte, eta editore horiek aldizkarira barneratuz joango dira eta Saileko editoreen rola ere beteko dute, argitalpenaren egiturak hala eskatzen duenean. Argitalpen Taldea arduratuko da egileekin, ebaluatzaileekin, Erredakzio Kontseiluko kideekin eta Batzorde Zientifikoarekin komunikatzeaz. Talde hau aldizkariaren zenbaki arruntak edo bereziak editatzeko prozesu osoaz ere arduratuko da, ordena, aurkibidearen prestaketa eta aurre-inprimaketa barne.

Erredakzio Kontseiluak Argitalpen Taldeari eta aldizkariaren zuzendariari lagunduko die eginkizun guztietan, eta, bereziki, proposatutako lanen jarraipenean (harrera, berrikuspena eta ebaluazioa, onarpena ala ez), baita argitalpenaren edukiak eta estiloa zehaztean ere (originalak aurkezteko arauak idatzi eta aldatzea, atalak sortu eta orientatzea, etab.). Erredakzio Kontseiluko kideak, aldizkariak barne hartzen dituen gaietan adituak diren unibertsitateko irakasle-ikertzaileak izango dira. Kontseiluko kideak deitzen diren bileretara joango dira eta ebaluatzaileak bilatzen lagunduko dute, egokitzat jotzen diren zereginetan aholkatzeaz gain, arauak betetzen direla, aldizkarien puntualtasuna eta aldizkakotasuna gainbegiratuz.

Nazioarteko izaeradun Batzorde Zientifikoa ospe handiko eta ibilbide luzeko aditu eta profesionalek osatuko dute, nazioarteko ikerketa-kaudimen zalantza-ezina erakusten dutenak, aldizkariarekin lotura instituzionalik izan gabe. Argitalpenean zorroztasuna inprimatuko dute, eta zenbaki arruntak eta monografikoak berrikusi beharko dituzte hobekuntzak proposatzeko. Aldizkariko ebaluazio eta auditoretza-prozesuetan lagundu ahal izango dute, eta artikuluen ebaluatzaile gisa parte hartu, beti pareetako bat kanpokoa bada.

41. zenbakitik aurrera (2023), Kanpoko Aholku Batzordea eratu izan da, ordezkaritza akademikoa eta nazioarteko mugikortasuna izango dituena. Batzorde hori Zainak aldizkariarekin eta Eusko Ikaskuntzarekin lotura instituzionalik ez duten kaudimen aitortuko profesionalek eta ikertzaileek osatzen dute, eta argitalpen-politika markatzera ez ezik, aldizka ikuskatzera zein ebaluatua izatera ere bideratuta dago.

Ebaluatzaileak, Argitalpen Taldeak eta Erredakzio Kontseiluak izendatuko dituzte, Batzorde Zientifikoari entzun ondoren, erantzukizun hori bere gain hartzeko gai direla uste duten eta arakunde argitaratzeilearen kanpokoak diren adituen artetik, bertako herrialdekoak zein nazioartekoak. Zorroztasun zientifikoz eta inpartzialtasunez jokatu beharko dute beren eginkizun, eskuduntza eta erabakietan.

Zuzendaria arduratuko da aldizkariaren talde-organoak eta ordezkaritza instituzionala koordinatzeaz komunitate zientifikoaren aurrean, eta Eusko Ikaskuntzarekiko harreman funtzionalez ere. Desadostasunak ebazten saiatuko da, Erredakzio Kontseiluarekin eta Batzorde Zientifikoarekin batera. Horiek aldizkariaren erregulartasuna eta kalitatea handitzen, indexatzen eta nazioarteko datu-base berrietan sartzen, kalitate-zigiluak lortzen eta aintzatespen handiena ekarriko duten ekimenak lortzen lagunduko dute. Bat etortzeak eta antzekotasunak hautemateko ahalegina egingo da, originaltasun estandarrei eutsiz. Artikuluek, ikerketako iturrietan, baturiko datuetan, landa-lanean, plagioaren gaitzazpenean, diziplina humanistiko eta soziokulturalean aurrerapen zientifikoak lehendabiziko tokia izan dezan bultzaturiko diskusioan eta interesatuak ez diren ondorioen bilaketan jokabide etikoa gailentzeko exijentziei men egingo die. Komunitate zientifikoan zabalkuntzarako ohiko kanal gisa, norbere aipamen propioak eta hirugarrenen mesedeko aipuak ez dira ontzat joko, hautaketa bibliografikoan partzialtasuna ekidinez, jakintza eremu bakoitzean metodologia egokiak aplikatuz eta lan guztien euskarritze teoriko epistemologikoa bultzatuz, saiakerako lanak barne.

* Oharra: informazio hau KOADERNOAK atalean erka daiteke, argitaratutako zenbaki bakoitzean lehenetsita dagoena (ikus aurkibideak).